Aberri Eguneko kale agerraldietan herritar ugariren partaidetza izan da

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 4a

Gaur, igandearekin, Aberri Eguna ospatu da Euskal Herriko herri eta hirietan. Euskal Herria Baterak deituta, ehundik gora ekitaldi egin dira Hego Euskal Herrian, horietako zenbait Urola Kostan. Deialdian eskatu zen bezala, abesten aritu dira herritarrak, eta Txoriak txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak abestiak kantatu dituzte, kasu batzuetan musikarien laguntzarekin. Aste honetan Euskal Herria Baterak azaldu duenez, etorkizunean ere bateratasuna nola landu aztertzen jarraituko dute, antzeko norabidea daramaten bide desberdinak hurbiltzen saiatzeko.

Orio

Azkoitia

[gallery ids="415466,415465,415464,415463,415462,415461,415460,415459,415458"]

Aberri Eguna kalean ospatu dute azkoitiarrek. Iaz ez bezala, aurten Aberri Eguna kalea ospatzeko modua izan da, eta Euskal Herria Batera herri ekimenak deitutako 'Keinu bat batera' ekitaldietan parte hartu dute dozenaka azkoitiarrek. 12:00etatik 12:30era bitartean herriko zenbait trikitilarik girotu dituzte kaleak, eta ondoren, Balda plazan egin dute ekitaldi nagusia, 12:30ean.

Euskal Herriko gainerako herri gehienetan bezala, Gernikako Arbola, Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestiak kantatzeko deia egin zuen Euskal Herria Batera-k, eta hala izan da Azkoitian. Ikurrak soinean hartuta, azkoitiarrek hiru abestiak abestu dituzte elkarrekin. Amaieran, independentziaren aldeko oihuak ere izan dira, eta ekitaldirako mezua irakurri ostean, txalo artean itxi dute hitzordua.

Azpeitia

Aberri Eguna izanik, hainbat herritarrek independentziaren aldeko argazki erraldoia ateratu dute 12:30ean, Azpeitiko plazan. Iaz ez bezala, aurten Aberri Eguna kalean ospatzeko aukera izan da, eta horren harira, herritar asko hurbildu da argazkia ateratzeko ekitaldira, Euskal Herriko ikurrak hartuta. Argazkiaren erdi-erdirako, gainera, 'Independentzia' zioen kartela ere atera dute herritarrek. Ekitaldia, abestuz eta musikarekin itxi dute.

Argazki erraldoiaren deitzaileek plazan bertan eman dizkiete ikurrinak herritarrei. Era berean, "beste herri zapalduren bateko bandera" emateko ere adierazi zuten ekimenaren bultzatzaileek. Beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatuta atera dute argazki erraldoia.

Zarautz

[gallery size="medium" ids="415480,415479,415478,415477,415476,415475,415474,415473,415472,415471,415470"]

Kantuan ospatu dute zarauztarren Aberri Eguna. Lege Zaharren Enparantzan elkartu, eta kalejira egin dute herriko kaleetan zehar, trikitilariak eta ikurrina handi bat aurretik zutela. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide