Ertzaintza txirrindulariaren eta autoaren arteko atzoko istripuaren lekuko bila dabil

Urola Kostako Hitza 2021eko martxoaren 22a

Ertzaintzak ohar batean azaldu berri duenez, herritarren kolaborazio bila dabiltza, atzo Zudugarai gainean izandako istripuko gertakizunak argitzeko. Txirrindularia larri zaurituta eraman zuten erietxera.

Ertzaintzak zehaztu duenez, istripua hamabiak eta hogei aldera gertatu zen, Ford Fiesta autoa errepidetik atera eta txirrindularia jo zuenean. Horren ondorioz, txirrindularia larri zaurituta eraman zuten erietxera. Gerora jakin denez, autoaren gidariak positibo eman du alkoholemia proban.

Istripuaren gaineko lekukotzaren bat eman nahi duten herritarrek, telefono honetara deitu behar dute: 943539125.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide