Garaipenetatik kanpo geratu dira eskualdeko traineruak Legution

Iñigo Gaiton 2021eko martxoaren 7a

Distantzia luzeko Euskadiko Traineruen Txapelketa jokatu da gaur goizean Legutioko urtegian. Emakumezkoen eta gizonezkoen estropadak izan dira, eta eskualdeko hiru klubek hartu dute parte, bost ontzirekin.

Legutioko urtegiak (Araba) hartu du gaur distantzia luzeko Euskadiko traineruen estropada. Eskualdeko hiru klub bertaratu dira urtegira, bost ontzirekin. Oriok eta Zarautzek traineru bana uretaratu dute emakumezkoetan zein gizonezkoetan; Getariak bakarra, gizonezkoetan. 

Oriok egin du lan onena eskualdeko klubei dagokionez: bigarren izan da emakumezkoetan eta laugarren gizonezkoetan; Getaria seigarren gizonezkoetan; eta Zarautz zazpigarren emakumezkoetan eta hamargarren gizonezkoetan. Donostiarra emakumezkoetan eta Zierbena gizonezkoetan izan dira irabazleak.

Hemen gaurko estropadetako emaitzak eta denborak:

Emakumezkoak
1. Donostiarra 15:41
2. Orio 15:42
3. Hondarribia 15:49
4. San Juan 16:01
5. Tolosaldea 16:01
6. Deustu 16:09
7. Zarautz 16:51

Gizonezkoak
1. Zierbena 21:04
2. Donostiarra 21:12
3. Ondarroa 21:14
4. Orio 21:15
5. Hondarribia 21:17
6. Getaria 21:43
7. San Juan 21:45
8. Deustu 21:46
9. Arkote 22:01
10. Zarautz 22:48
11. Mutriku 23:24

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide