Talka egin dute bi autok Zarauzko ordainlekutik hurbil

Dorleta Agiriano Lai 2021eko martxoaren 4a

Ertzaintzaren arabera, 09:00ak aldera izan da trafiko istripua AP-8an. Talka egin dute bi ibilgailuk Zarauzko ordainlekutik gertu, Irungo noranzkoan.

Talkaren ondorioz zauritu da gidarietako bat, eta Donostiako Pakea osasun zentrora eraman behar izan dute. Zauri arinak ditu, Ertzaintzak azaldu duenez.

Instripuak ez du eraginik izan trafiko zirkulazioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide