88 aparkaleku berri egingo dituzte Zarauzko Errotaberrin

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 1a

Abendaño industrialdearen eta Frantseskua zubiaren arteko lotura egingo duen bidean egongo dira aparkaleku berriak.

(Onintza Lete Arrieta)

Forma hartuta daude dagoeneko Frantseskua zubiaren eta Abendaño industrialdearen arteko obrak. Oraindik data zehatzik ez badago ere, laster zabalduko dute Aiziazpi bidea, eta Errotaberri industrialdearekin lotura egiteaz gain, autoentzako 88 aparkaleku berri egongo dira bertan, Xabier Txurruka alkateak iragarri duenez.

Hemen dago ikusgai lotura berriak daukan itxura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide