Helena Xuriok sorgin ehizaren inguruan egindako ikerketa bat oinarri hartuta, Sugarren mende album ilustratua sortu zuen Asisko Urmeneta irudigileak. Euskal Herriko sorgin ehizen historia marrazki bidez azalduz, horien eta Inkisizioaren izaera politikoa islatzea izan da Urmenetaren asmo nagusia, eta euskaraz. "Euskaraz, ez dago sorgin ehizaren inguruko monografiko seriorik", azaldu zion urtarrilean Berria egunkariari.
Sugarren mende lanaren egileak dio "hainbat ikuspuntutatik iker" daitekeela sorgin ehizen auzia, baina "lan hipotesi onartezin bakarra" dela honakoa: Inkisizioak jazarritako pertsonak "sorginak zirela".
Hainbat tokitan aurkezpenak egin ostean, Urmeneta Zarauzko Modelo aretoan ariko da bere liburuaren inguruan, martxoaren 4an, osteguna. 19:00etan izango da aurkezpen ekitaldia.