Pukasen surf taula bat, munduko hirugarren onena 'Stab' aldizkariaren arabera

Amaia Urbieta Arruti 2021eko otsailaren 14a

Taj Burrow surflari australiarrak probatu ditu lehiaketako taula guztiak, eta ebatzi du hirugarren postua ematea Axel Lorentzek diseinatutako oholari.

'Stab' surf aldizkariak antolatzen duen 'Stab in the dark' lehiaketan hirugarren postua eskuratu du Pukas Zarauzko enpresaren 'Tasty Treat' taulak. Seigarren urtez antolatu du aldizkariak txapelketa, eta aurten hirugarren aldiz sartu da Pukas finalean.

Izen handia duen surflari bat arduratzen da urtero epaile lanak egiteaz eta, aurtengoan, punta-puntako Taj Burrow australiarrak ebatzi du zeintzuk diren taularik onenak, haiekin surf egin eta gero. Zein etxetakoak ziren jakin gabe probatu ditu banaka oholak australiarrak.

Burrow-k hala erabakita, Pukasentzat lan egiten duen Axel Lorentz taulagile frantziarrak diseinatutako Tasty treat oholak irabazi du brontzezko domina. Hain zuzen, hamahiru parte hartzaileen artean Pukas zen Europako enpresa bakarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide