'Galtxagorrien jaitsiera' egin dute aurten ere Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 12a

Ohiko kalejira gabe, baina aurten ere egin dute 'Galtxagorrien jaitsiera' Zarauzko Jalgi Dantza Taldeko kideek.

Bideoan jaso dituzte Inauterien bezperako dantzak, eta jada argitara atera dute emaitza. "Anbotoko damaren gidaritzapean, Zarauzko herria dantzan jartzea dute helburu" galtxagorriek, Jalgik azaldu duenez. Oraingoan ere izan dute sorginen, lamien eta jentilen laguntza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide