Donapaleun Xabier Egañak egindako bi horma-irudi zahar berraurkitu dituzte

Dorleta Agiriano Lai 2021eko otsailaren 12a

Donapaleuko (Behe Nafarroa) komentu frantziskotar zaharrean topatu dituzte zarauztarraren bi lanak. 1970eko hamarkadan egin zuen bata, eta 1999an bestea.

(ArtEgaña)

2015. urtean egin zituzten Donapaleuko (Behe Nafarroa) komentu frantziskotar zaharra berritzeko lanak eta, antza, ezkutatuta geratu ziren Xabier Egaña margolari zarauztarrak egindako bi horma-irudi handi. Gaur egun, Done Jakue bidearen barruan, museo modura erabiltzen da lehen komentua zena, eta ArtEgaña elkarteak otsailean jakinarazi duenez, orain berraurkitu dituzte Egañaren bi artelanak.

ArtEgañako kideen arabera, horma kareztatuen gainean margotu zituen biak Egañak, 1970eko hamarkadan bata, eta 1999an bestea. Dantza zuberotarrak irudikatu zituen aurrenengoan; bigarrengoan, aldiz, "gai erlijiosoa eta laikoa landu" zituen, "kontakizun bisual moduan, bizitzaren ibilbideari ikuspegi metaforiko-filosofikotik helduz". Martxan dira bi margolanak berreskuratzeko lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide