Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da Zarautzen, Nafarroa kalean

Onintza Lete Arrieta-Amaia Urbieta Arruti 2021eko otsailaren 11

Moto gidaria zaurituta Donostiako ospitalera eraman dute, eta Udaltzaingoa zirkulazioa zuzentzen ari da.

11:30 aldera, auto baten eta moto baten arteko istripua gertatu da Nafarroa kalean, Hotel Zarauzen pareko biribilgunean. Moto gidaria Donostiako ospitalera eraman dute. Osasun zerbitzuez gain, bertan da Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere.

Udaltzainak ari dira trafikoa zuzentzen. Gipuzkoa kaletik biribilgune horretara doan bidea itxita dago autoentzat, eta San Pelaio aldetik Alde Zaharreruntz doazenentzat ere itxita dago bidea; biribilgunean atzera bidaltzen ari dira autoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide