Zarauzko igerileku handia itxita egongo da hainbat egunez

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 9a

Matxura bat izan da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko igerileku handian.

Irudian, Aritzbataldeko igerileku txikia.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, matxura bat izan da Aritzbatalde kiroldegiko igerileku handian eta, ondorioz, itxita egongo da hainbat egunez. Konponketa lanak egin bitartean, bertan behera geratuko dira igerilekua erabili ahal izateko erreserbak. Telefonoz hots egingo diete jada txanda hartuta zuten pertsonei, egoeraren berri emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide