Express saioei ekingo diete Zarauzko kiroldegian

Dorleta Agiriano Lai 2021eko otsailaren 4a

Egunero izango dira express saioak kiroldegian, eta lau modalitate landuko dituzte: luzaketak, entrenamendu funtzionala, goi atala eta behe atala. 30 minutuko saioak izango dira.

Aritzbatalde kiroldegia. (Aritz Mutiozabal)

Aurtengo otsailean ere izango da express eskaintza Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Ohi bezala, 30 minutu iraungo dute saioek, eta egunero izango da saioren bat, goizez nahiz arratsaldez. Hilabete honetan, hain zuzen, lau modalitate landuko dituzte express saioetan: luzaketak, entrenamendu funtzionala, goi atala eta behe atala.

Parte hartu nahi dutenek fitness txanda hartu beharko dute, udalak azaldu duenez. Saioak doakoak izango dira.

Hona hemen otsaileko express saioen eskaintza:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide