Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako Hondar ahoak telesaila da aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Eta Koldo Almandozek zuzendutako lan horretan, bada eskualdeko herritarren parte hartzea: Nagore Aranburu azpeitiarra eta Iraia Elias zarauztarra aktore lanetan aritu dira, eta Paola Moto azpeitiarra produkzio laguntzailea izan da. Telesaila estreinatu aurretik, haiekin hitz egin zuen HITZAk, hiruen esperientzien berri jasotzeko.
"Lehen musika doinu eta irudietatik ikus-entzulea harrapatua geratzeko" gaitasuna duelako, "dotoreziaz" egindako telesaila delako eta "errealitatetik oso gertu dagoen fikzioa" delako eman diote saria, besteak beste.