Bi zauritu izan dira Zarautzen, etxebizitza batean piztutako sute batean

Urola Kostako Hitza 2021eko urtarrilaren 19a

Sutea piztu da bart Zarauzko Urdaneta kaleko etxebizitza bateko laugarren pisuan, eta bi pertsonak erredurak izan dituzte ondorioz. Horietako bat Donostiako Ospitalera eraman dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizaldeko 03:15ak aldera gertatu da sutea, eta eraikineko bizilagun guztiak atera dituzte suhiltzaileek. 06:00ak aldera bertan ziren suhiltzaileak oraindik, eta sua itzaltzea lortu dutenean, etxera itzuli dira atzera bertako bizilagunak. 

Ertzaintzaren arabera, oraindik ez dute argitu zein izan den sutearen jatorria, eta zabalik dago ikerketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide