Miriam, Amayi eta Onintza dira, Onintza Olaizola ZAEko nesken entrenatzailearen esanetan, proiektua abiarazteko hazia jarri zuten hiru emakumeen izenak. Iraila zen, eta pentsatu zuten polita litzatekeela emakumezko seniorren taldea edukitzea klubak. Deialdia egin, eta orain 33 neska dituzte lehiatzeko prest.
Horregatik, bi traineru ateratzea du helburu orainb klubak. Olaizolak eman ditu xehetasunak epe motzeko nahiz luzeko helburuei buruz.
Bideoa joan den astean grabatu zen, aste honetako istripu larriaren aurretik. Istripu hori ZAEko arraunlari gizonezko batek eduki zuen, bost taldekiderekin Orion korrika saioa egiten ari zenean kanpoko barran. Olatu batek jo eta goiko partetik behera bota zuen, eta buruan kolpe handiarekin eraman zuten ospitalera. Ospitalean jarraitzen du, larri.