Zarauzko Sarek artelanen enkantea egin du eta urtarrilerako ekitaldien berri eman du

Gorka Eizagirre 2020ko abenduaren 29a

Atzo, abenduak 28, arte erakusketa eta enkantea egin zituen Zinema frontoian, eta horren berri eman zuten antolatzaileek eta ekimenean parte hartu duten 24 artistetako batek; Jon Aranguren zarauztarrak. Datozen asteetako ekitaldien berri ere eman dute.

Izan Bidea Astea ospatzen ari dira Zarautzen euskal presoen eskubideen alde eta urruntze politikaren aurka. Hala, Gabonen bueltan Pagoetako tontorrera igo ziren aurreko astean eta talde argazkia atera zuten, eta bizikleta martxa ere egin dute.

Atzo, astelehena, urruntzeari buruzko arte erakusketa eta enkantea egin zituzten Zinema pilotalekuan, eta ekimenaren berri emateaz gain, urtarrilaren 3ko eta 9ko ekitaldiak ere aipatu zituzten, baita herritarrak animatu ere horietan parte hartzera.

ARGAZKI BILDUMA. Sareren arte erakusketa eta enkantea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide