Motorzale batek istripua izan du eguerdian Zarautzen

Aiora Larrañaga 2020ko abenduaren 26a

21 urteko gaztea Donostiako Ospitalera eraman dute lesio larriekin.

Gaur eguerdian, 12:45 inguruan motorzale bat galtzadatik atera da Zarautzen, Getariara bidean, N-634 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 21 urteko motorzaleak lesio larriak izan ditu eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Istripua dela eta, N-634 errepidea itxi egin dute hasieran, bi noranzkotan, ordu erdi inguruz, eta auto ilarak sortu dira. Dena dela, 14:00etarako zirkulazioa normala zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide