Pertsona etxegabe bat hilda aurkitu dute goizean Zarautzen

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 25a

Antza denez, Torre Luzea parkean pasa du gaua gizonak, beste hainbat gautan bezala, eta goizean hilda aurkitu du bizilagun batek.

UROLA KOSTAKO HITZAk jakin duenez, gaur goizean pertsona etxegabe bat hilda aurkitu dute Zarauzko Torre Luzea parkean. Antza denez, beste hainbat gautan egin bezala, gaua parkean pasa du gizonak eta bizilagun batek ikusi du goizean, bere lo-zakutik kanpo. Goizak aurrera egin ahala gizona mugitzen ez zela ikusita, Udaltzaingora deitu du bizilagunak, eta hilda zegoela baieztatu dute gero. Iturri ofizialek ez dute adierazpenik edo baieztapenik egin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide