Pagoetako tontorrera eraman dituzte euskal preso politikoen aldeko aldarrikapenak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 20a

Zarauzko Sare plataformak deituta eta Izan Bidea dinamikaren barruan, Pagoetara igo dira gaur hainbat eta hainbat lagun. Hara eraman dute, beraz, "herrian, preso eta iheslarien etxeratze prozesuaren martxan jartzearen aldeko eta elkarbizitzaren zein bakearen aldeko aldarria".

(Utzitakoa)

Sarek beste zenbait ekimen ere antolatu ditu Zarautzen datozen asteetarako. Hilaren 24an bizikleta martxa eta elkarretaratze argitsu eta musikatua egingo dituzte, eta hilaren 23tik 30era, zenbait ekimen izango dira Bidea Gara astearen barruan. Behin urte berria hasita, urtarrilaren 3an, auto karabana egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide