Eskuragai daude 2021eko Zarauzko egutegiak, Turismo Bulegoan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 14a, 11:24

Zarauzko Argazkilarien Elkarteak eta Zarauzko Udalak hamalau argazkilariren lanekin osatu dute 2021eko egutegia. Turismo Bulegoan jarri dituzte eskuragai 4.500 aleak.

[caption id="attachment_412466" align="aligncenter" width="1200"] (Zarauzko Udala)[/caption]

Zarauzko Argazkizale Elkarteak eta Zarauzko Udalak aurreko ostiralean aurkeztu zuten 2021. urteko egutegia. Aurten, hamalau argazkilariren lanak jaso dituzte egutegian, eta emaitza ikusgai dago jada: Turismo Bulegoaren kanpoaldean daude sortu diren 4.500 aleak, interesdunek eskura ditzaten. Hain zuzen, 3.500 egutegi handi eta 1.000 txiki ekoitzi dituzte aurtengoan.

Astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 9:00etara egoten da zabalik Turismo Bulegoa. Larunbatetan, aldiz, 10:00etatik 14:00etara bertara daiteke.

Ondoko artisten argazkiekin osatu dituzte egutegiko atalak:

  • Azala: Patricia Schaan
  • Urtarrila: Alberto Zarobe
  • Otsaila: Jose Mari Azkargorta
  • Martxoa: Luis Epelde
  • Apirila: Celina Gorostizagoiza
  • Maiatza: Lorentxo Portularrume
  • Ekaina: Gabriel Aymat
  • Uztaila: Rodolfo Glass
  • Abuztua: Arbil Iciar
  • Iraila: Ramon Garcia
  • Urria: Javier Carballo
  • Azaroa: Unai Aizpurua
  • Abendua: Edurne Kaperotxipi
  • Kontra-azala: IƱigo Rico

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide