Nahia elkartearen erakusketa kolektiboa bihartik aurrera izango da ikusgai Zarautzen

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 4a

Aurten 20 artistak hartu dute parte erakusketa kolektiboan. Zarauzko Merkatu plazako aurreneko solairuan egongo dira ikusgai lan guztiak.

Zarauzko Nahia elkarteak aurten ere antolatu du arte erakusketa kolektiboa. Beste urte batez "parte hartze zabala" izan dela azaldu dute Nahiako kideek; izan ere, 20 artista ingururen lanekin osatu dute bilduma. Besteak beste, margolanak nahiz eskulturak bildu dituzte erakusketa sortzeko.

Bihar, larunbata, 12:00etan inauguratuko dute aurtengo bilduma kolektiboa, baina pandemia dela eta, oraingoan ez da irekiera ekitaldirik izango. Ohi bezala, Zarauzko Merkatu plazako lehenengo solairuan egongo dira ikusgai artelan guztiak, urtarrilaren 6ra arte. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik; larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide