Aldatu egin dute argiak pizteko sistema Urtetako frontoian

Urola Kostako Hitza 2020ko abenduaren 3a

Sistema automatikoa izan ordez, frontoia erabiltzen dutenek piztu eta itzali beharko dute argia.

(Zarauzko Udala)

Urtetako frontoian argia pizteko eta itzaltzeko sistema aldatu du Zarauzko Udalak. Orain arte, automatikoa zen sistema, eta argia martxan izaten zen 18:00etatik 23:00ak arte, egunero. Aurrerantzean, ordea, botoi bidezko argiteria izango da: frontoia erabiltzeko bertaratzen direnek piztu eta itzali beharko dituzte, eta 17:00etatik 23:00etara bitartean izango da aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide