21 lagun ari dira parte hartzen Zarauzko Euskara-Harrera ikastaroan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 1a

Urriro ematen dute izena hainbat eta hainbat zarauztarrek, eta aurten, 21 dira ikasleak.

Aurten ere martxan da Euskara-Harrera ikastaroa Zarautzen. Urrian izan ohi da izen-ematea, eta ikasturte honetan 21 ikasle ari dira eskoletan parte hartzen. Hiru talde sortzea lortu dute, eta Udal Euskaltegian egiten dituzte klaseak, goizez nahiz arratsaldez.

Beste urte batez, "munduko bazter ezberdinetatik" Zarautzera mugitu diren pertsonak ari dira euskara ikasten; besteak beste, Guatemalatik, Kolonbiatik, Nikaraguatik, Hondurasetik, Etiopiatik nahiz Argentinatik. Aurreko ikasturtean 30 lagun inguruk eman zuten izena ikastaroan, baina aurten, COVID-19ari lotutako arrazoiak medio, mugatu egin dituzte plazak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide