Pertsona errefuxiatuen aldeko Txokolatada Solidarioa egingo dute Zarautzen

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 1a

Hotz Zarautzen eskutik, datorren igandean egingo dute V. Txokolatada Solidarioa, La Perlan.

Bosgarren urtez jarraian, pertsona errefuxiatuen aldeko Txokolatada Solidarioa egingo dute Zarautzen. Hotz Zarautzek prestatuko du otordua oraingoan ere, eta aurreko urteetan bezala, La Perla kafetegian eskainiko dute jatekoa eta edatekoa, 4 euroan.

Igande honetan, abenduak 6, izango da txokolatada. 17:00etatik 19:00etara bertaratzeko deia egin dute, baina txokolatea lehenago amaitzen bada, bukatutzat emango dute ekimena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide