Alvarez, Gozategi eta Carrera Espainiako ohorezko sofbol ligako txapeldun

Aiora Larrañaga 2020ko azaroaren 28a

Azaroaren 14an eta 15an Espainiako ohorezko sofbol ligako play off-ak jokatu ziren, eta hilaren 21ean eta 22an Erreginaren Kopa.

Espainiako ohorezko sofbol ligako play off-ak jokatu ziren azaroaren 14ean eta 15ean Madrien [Espainia]. Miren Gozategi eta Rebeka Carrera oriotarren eta Estibaliz Alvarez zarauztarraren Rivas C.B. taldeak Viladecansen auka jokatu zuen norgehiagoka, eta Rivas izan zen garaile. Hala, 2020 urteko Espainiako ohorezko sofbol ligako txapeldunak dira Gozategi, Carrera eta Alvarez.

Bestalde, hilak 21ean 22an, Erreginaren Kopa jokatu zuten, Batzelonako Viladecans herrian, Herrialde Katalanetan. Txapelketa horretan ohorezko mailako lehen lau taldeek parte hartu zuten: CBS Rivas, CB Viladecans, Dridma Rivas Sofbol Club eta CBS Sant Boi. Erreginaren Kopan ere eskualdeko hiru jokalariek jokatzen duten taldea nagusitu zen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide