Aurtengo Salbatore Mitxelena sariak banatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2020ko azaroaren 21a

Orotara 336 lan aurkeztu dituzte aurten, eta epaimahaiak jakinarazi du zeintzuk saritu dituzten. Dena den, aurten ezin izan da ohiko sari banaketa egin Zarautzen.

Zarauzko Salbatore Mitxelena literatura sariketaren hogeita hemezortzigarren edizioa izan da aurtengoa. Pandemia dela eta, oraingoan ez da ohiko sari banaketa ekitaldirik egin, baina sariak banatu dituzte jada. Ikastetxe bakoitzean bildu dira sarituak izan diren egileak, eta argazkiak helarazi dituzte.

Guztira, 336 ipuin eta olerki aurkeztu dituzte lehiaketan, eta ondo lanak saritzea erabaki dute epaimahaiko bost kideek:

  • A1 maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Indultatuak, Aimar Olazabal
    • Bigarren saria: Baserritarraren baratza, Ekaitz Txurruka
  • A2 maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Non zaude bikote, Maite Beistegi
    • Bigarren saria: Unaxen bidaia harrigarria, Andoni Aranberri
  • B maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Txerri kontuak baserrian, Irune Nogales Garate
    • Bigarren saria: Christopher, hegazkineko atea, Alain Liceaga
    • Hirugarren saria: Nire amonaren katua, Kira Leizaola
    • Laugarren saria: Komuneko tapak, Uxue Garces
  • B maila, olerkiak:
    • Lehen saria: Lehen udalekuak, Adei Urbitarte
    • Bigarren saria: Etorkizuna, Maddi Landa
    • Hirugarren saria: Mundu maitea, Izar Quiroga

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide