Bideoa eta argazkiak: Zarauztarrek herriko ostalaritza babestu dute manifestazio jendetsua eginez

Mireia Galarza-Onintza Lete Arrieta 2020ko azaroaren 14a

Manifestazio zaratatsuak zeharkatu ditu gaur eguerdian Zarauzko kaleak eta baita malekoia ere. Amaieran, "Zarauzko Udalari eta Jaurlaritzari ostalariengan pentsatzeko eskatu" die Zurekin elkarteko lehendakari Martin Argiñanok eta "benetako laguntzak" aldarrikatu ditu. Ibilbidean zehar banatzaile eta hornitzaileek atxikimendua adierazi diete beren ibilgailuetatik bozinak joz.

Asteazkenean egin zuten aurreneko protesta Zarautzen ostalariek eta herritarrek, ostalaritza sektorea bizitzen ari den egoera gogorra salatzeko eta agintariei laguntzak eskatzeko. Elkarretaratzea izan zen ordukoa, eta gaur, larunbata, manifestazio zaratatsua egin dute. Zurekin ostalari elkarteak deituta egin dituzte bi protestak.

Aste honetan bertan hainbat adierazpen egin du Iker Basurko Zarauzko Udaleko Ekonomia zinegotziak, azalduz nola lagundu duten ostalaritza, eta aurrera begira ere zer asmo dituzten jakinaraziz. Dena den, gaurko manifestazioaren amaieran "ostalariengan pentsatzeko" eskatu die Jaurlaritzari eta udalari Martin Argiñano Zurekin elkarteko lehendakariak, baita "benetako laguntzak" aldarrikatu ere.

BIDEOA. Zarauzko taberna eta jatetxe banaren mezua, gaurko protestara deituz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide