Zarauzko taberna eta jatetxe banaren mezua gaurko protestara deituz

Mireia Galarza 2020ko azaroaren 14a

Zarauzko udaletxe aurrean kazerolada egingo dute gaur 12:00etan Zurekin ostalari elkarteak deituta. Bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak Itxas-Lurreko Gurutze Gorostidik eta Kirkillako Julen Olazabalek.

Eusko Jaurlaritzaren aginduz, itxita daude taberna nahiz jatetxe guztiak. Hala ere, sukaldea irekita mantentzen dute horietako batzuek, eta janaria etxera eramateko zerbitzua eskaintzen hasi dira hainbat eta hainbat. Horien artean daude Zarauzko Itxas-Lur taberna eta Kirkilla jatetxea. Janaria eskatu eta eramateko zerbitzua eskaintzen zergatik hasi ziren azaldu dute arduradunek, eta lehen astearen balorazioa ere egin dute.

Gaur eguerdian Zarauzko udaletxe aurrean egingo den kazeroladara azaltzera ere deitu dute biek. Zurekin ostalari elkarteak antolatu du protesta, eta elkarte horretako kideak dira bai Itxas-Lur, bai Kirkilla.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide