Yuri Berchiche eta Igor Zubeldia futbolariak, Euskal Selekzioaren deialdian

Julene Frantzesena 2020ko azaroaren 11

Euskal Selekzioaren eta Costa Ricaren arteko neurketa Eibarko Ipurua zelaian izango da, 20:45ean. Javier Clemente entrenatzaileak 22 jokalari sartu ditu deialdian, eta tartean dira Athleticeko jokalari zarauztarra eta Realeko jokalari azkoitiarra. Zubeldia lehen aldiz ariko da Euskal Selekzioarekin.

Euskal Selekzioak norgehiagoka jokatuko du datorren astelehenean Costa Ricaren aurka, eta Javier Clemente entrenatzaileak dagoeneko eman du partidako deialdian sartu dituen 22 jokalarien izenak. Guztira, Athleticeko hamabi jokalari, Realeko bost, Alaveseko nahiz Osasunako bi eta Eibarreko bat deitu ditu entrenatzaileak, eta tartean izango dira eskualdeko bi jokalari: Yuri Berchiche Athleticeko jokalari zarauztarra eta Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra. Zubeldia aurrenekoz sartu da Euskal Selekzioaren deialdian.

Euskal Selekzioaren eta Costa Ricaren arteko neurketa Eibarko Ipurua zelaian izango da, 20:45ean. Euskal Selekzioak FIFAren egutegiaren barruan jokatuko duen hirugarren norgehiagoka izango da. Izan ere, lehena 2018ko urriaren 12an jokatu zuen Venezuelaren aurka, eta bigarrena iazko maiatzean, Panamaren kontra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide