Berdelak eta antxoak azaldu dira Orioko nahiz Zarauzko hondartzetan, marea biziengatik

Urola Kostako Hitza 2020ko urriaren 19a

Marea biziak izan dira asteburuan, eta itsasgoran, milaka antxoa eta berdel agertu dira Zarauzko, Orioko nahiz Donostiako itsasertzetan.

Pasa den asteburuan marea biziak izan dira gurean. Horren ondorioz, itsasgoran antxoa eta berdel ugari ikusi ahal izan dira itsasertzean, besteak beste, Zarautzen, Orion edota Donostian. Milaka eta milaka izan dira hondartzetan agertu diren arrainak, eta izan da horren harira hondarretara bertaratu den herritarrik ere, arrantzan egitera.

Marea biziekin urtero gertatzen den fenomenoa da: antxoak itsasertzeraino mugitzen ditu itsasgorak, baita haien atzetik joan ohi diren berdelak ere.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide