Xexili eguna ospatuko dute datorren azaroaren 22an eta, urtero moduan, kontzertua eskainiko dute herriko lau abesbatzek. Hori horrela, Zarautz Abesbatzak herriko txistulari nahiz atabal-jotzaileak animatu nahi ditu beste behin bertan parte hartzera. Antolatzaileek aitortu dutenez, gainera, aurten bizpahiru abesti "berri" ari dira prestatzen egun horretarako.
Partiturak eskuratu nahi dituenak Villa Mundako bigarren solairuan izango du horretarako aukera, astearteetan eta ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara.