Aurten ere berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa egin dute Zarautzen

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 11

Urtean 10.000 euro inguru lortzen dituzte berreskuratutako liburu eta diskoen azoken bidez, eta gutxi gorabehera, 20.000 liburu kudeatzen dituzte. Elkartearen "filosofiak" hiru oinarri ditu, haien esanetan: "Kultura, elkartasuna eta ingurumena".

Zarautzen Zigordia kalean egitekoa zen aurtengo azoka, baina eguraldia dela eta, Merkatu plazara lekualdatu dute. 10:30etik 14:30era izan da martxan goizean, eta arratsaldean, 16:30etik 19:30era egongo da zabalik. Bihar ere han izango da postua, goizez eta arratsaldez, ordutegi berdinean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide