Eraikuntza lanetan ari dira Zarauzko golf-zelaian, eta gaur, irailak 22, gas-hodi bat apurtu da 13:10ak aldera. Zuloaren eraginez, gas-isuri bat izan da bertan. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu dira zelaira, eta antza, egoera kontrolpean dute jada.