Gaur jarriko dituzte eskuragai Literaturiako ekitaldietarako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 18a, 11:22

Zarauzko Modelo aretoan izango dira Literaturiako hainbat ekimen, eta Sanz Enean jaso beharko dira sarrerak. Irailaren 25ean, 26an eta 27an egingo da aurtengo Literaturia.

Aurreko astean aurkeztu zuten aurtengo Literaturiako egitaraua. Hurrengo asteburuan hartuko du Zarautz Hitza da giltza izenpean prestatu duten egitarauak, hain zuzen, irailaren 25etik 27ra. Modelon izango dira ekitaldietako asko; besteak beste, Modelo baten bizitza sekretua antzerki performancea, Ateko zirrikitutik ipuin kontaketa, Itzulpengiltza: mundura zabaltzeko eta mundua ekartzeko mahai ingurua edota Kax-kax-kax! ikuskizuna.

Sanz Enean eskuratu beharko dira Modelo aretoko ekimenetarako sarrerak, gaurtik aurrera. Soberan geratzekotan, Modeloko txarteldegian jarriko dituzte eskuragai ekitaldia hasi baino ordubete lehenago. Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezingo ditu jaso.

Bestalde, antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldira sartzean banatuko dituzte liburu bonuak.


Ikusi hemen jaialdiko egitarau guztia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide