Arraun adituek diote Kontxako estropadak ezustekoak ematen dituela, eta gaurkoa ere horrela izanda.
Lehen txandan, laugarren kaletik arraunean egin du Zarautz Babyautok Hasieratik atzean geratu da Enbata, eta pixkanaka aurkariak tartea handituz joan zaizkio. Dena dela, zarauztarrek argi zuten Kontxa jokatzeko txartela lortzea garaipena zela beraientzat, eta estropadaz gozatzera eta ahalik eta lan txukunena egitera atera dira uretara.
Orioko gizonezkoen taldea bigarren txandan aritu da, eta hasieran, ziabogara arte, Hondarribia, Zierbena eta Orioren arteko lehia bizia izan bada ere, poparean ihes egin dute Bidasoako eta Bizkaiko ontziek, eta atzean geratu da Orio. Horrez gain, Hondarribiak itzuleran bi olatu erabakior hartu ditu, eta badiara sartu denean aurre hartu du nabarmen. Orio Hondarribiarengandik 23 segundora sailkatu da, baina horiek jardunaldiko laugarren denborarik onena egin dutenez, ohorezko txandan izango da datorren igandean.
KONTXAKO BANDERAKO 1. JARDUNALDIKO EMAITZAK
1.- Hondarribia 19:47,30
2.- Zierbena 19:55,22
3.- Santurtzi 20:06,66
4.- Orio 20:10,84
5.- Bermeo Urdaibai 20:17,00
6.- Donostiarra 20:18,30
7.- Cabo 20:38,30
8.- Zarautz 20:57,54