Zarauzko arraunlariek playoffa saihesteko helburuarekin ekin zioten atzo asteburuko estropadei, baina ez da posible izan. Ares bi estropadetan gailendu zaio Enbatari, eta jaitsiera saihesteko playoffa jokatzera behartu ditu ZAEko estropalariak. Gaurko estropada indartsu hasi dute zarauztarrek, eta bizi-bizi egin dituzte irteerako metroak. Lehen luzearen ondoren, ordea, Ares tartea handituz joan da, eta eroso irabazi du lehen txanda Ondarroa, Zarautz eta Kaikuren aurretik.
Goiko postuei dagokionez, Santurtzi izan da garaile Boiroko estropadan, eta lidergoan jarri da berriro Hondarribiaren aurretik. Orio seigarren postuan sailkatu da gaur, eta emaitza horrekin, ligako hirugarren postuari eutsi dio.
Sailkapen orokorra:
1. Santurtzi 19:44.85
2. Zierbena 19:45.16
3. Hondarribia 19:51.43
4. Donostiarra 20:04.98
5. Cabo 20:11.98
6. Orio 20:13.29
7. Bermeo 20:22.47
8. Ares 20:24.66
9. Ondarroa 20:33.38
10. Zarautz 20:40.90
11. Kaiku 20:55.04