TKE Ligako estropada jokatu da arratsaldean Aresen, eta Hondarribiak eroso irabazi du bandera. Orio eta Zarautz laugarren eta hamargarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Garaipen honekin, ligako lidertzan jarri da Hondarribia, eta Santurtzi eta biek puntu berak dituzte. Oriok laugarren postuan jarraitzen du, eta zazpi puntura du Zierbena hurrengo sailkatua. Zarautzi dagokionez, Aresekiko zuen abantaila galdu du, eta orain biek puntu berak dituzte. Hortaz, bihar Boiron jokatuko den estropadan erabakiko da bietako nork jokatu beharko duen mailari eusteko playoffa.
Sailkapen orokorra:
1. Hondarribia 19:34:94
2. Santurtzi 19:38:54
3. Urdaibai 19:45:14
4. Orio 19:50:26
5. Donostiarra 19:59:76
6. Cabo 20:16:40
7. Zierbena 20:16:46
8. Ares 20:36:00
9. Ondarroa 20:44:30
10. Zarautz 20:48:62
11. Kaiku 21:14:50