Euskal Jai Egunik gabeko Euskal Asteko programa aurkeztu du Zarauzko Udalak

Iñigo Gaiton 2020ko abu. 28a, 16:36

Osasun krisiagatik Euskal Jai Eguneko ohiko ospakizunak bertan behera geratu diren arren, dantza, trikitilari eta bertso txapelketak eta abesbatzen kontzertuak izango dira irailaren 9a bitartean.

Aurten ez da Euskal Jai Eguna ospatzerik izango, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz. Hala adierazi du Zarauzko Udalak, goizean emandako prentsaurrekoan.

Euskal Jairik izan ez arren, Udalak festari lotutako hainbat ekimen mantendu ditu, Euskal Astearen barruan. Bideoz jasotako Andoni Egañaren bertsoarekin lagundu dute gaurko aurkezpena Udaleko ordezkariek.

Ekimenetarako sarrerak Modelo Aretoko leihatilan banatuko dituzte, emanaldiaren egunean bertan, bi ordu lehenago.

EUSKAL ASTEAREN PROGRAMA

. Abuztuaren 28a, ostirala

22:00 Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLIV. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.

. Irailaren 1a, asteartea

19:00 Modelo Aretoan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa.

. Irailaren 2a, asteazkena

19:00 Modelo Aretoan, trikitilari Gazteen XL. Txapelketa.

. Irailaren 3a, osteguna

18:00 Modelo Aretoan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa.

. Irailaren 4a, ostirala

22: Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XLIV. Lizardi Sariaren finala. Sarrera: 3 euro.

. Irailaren 5a, larunbata

11:00 Modelo aretoan, XXXII. Aurresku Txapelketa.

. Irailaren 8a, asteartea

20:00 Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.

. Irailaren 9a, asteazkena

10:30 Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzaren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide