Gaur goizean Udako Azoka Ekologikoa egin dute Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan eta Zigordia kalean, Biolurrek antolatuta. 16 postu jarri dituzte eta horietan modu ekologikoan ekoitzitako barazki, fruta, ogi, gazta, alga, sagardo, gozo eta beste hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera izan dute herritarrek.