Bideoa: Zarauzko Alproja taldekoak filmatzen ari diren pelikulaz gehiago jakin nahi?

Mireia Galarza-Urtzi Oteiza 2020ko abuztuaren 15a

Aurten ez da Euskal Jai Egunik ospatuko. Egun horretako ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituen udalak, baita Alproja taldearen antzerkia ere. Euskal Jai Eguneko hitzordu garrantzitsua da zarauztar askorentzat Munoa plazako ikuskizuna; aurtengoan bertatik bertara gozatu ezingo duten arren, Alproja taldeko kideak iraupen erdiko filma grabatzen ari dira egunotan, eta irailaren 9an estreinatuko dute Erlo Telebistan.

Urola Kostako HITZA grabaketa batean izan da Alprojako kide eta filmeko zuzendari eta gidoilari Beñat Intxausperekin, eta ikus-entzunezkoaren nondik norakoak azaldu ditu hark.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide