COVID-19 dela eta, aurten ez Euskal Jai Egunik ospatuko, eta ondorioz ez da Alprojaren herri antzerkirik izango ere. Hala ere, alternatiba ezberdinak pentsatu ostean, Alprojak iraupen erdiko film bat grabatzea erabaki du, eta ondoren, Erlo Telebistan estreinatzeko asmoa du Euskal Jai Eguneko eguerdian. Era berean, Internet bidez zabalduko du.
Alproja Kultur Elkarteak jakitera eman duenez, astelehenean hasiko dira grabaketekin, eta herriko hainbat lekutan ariko dira lanean, leku itxietan zein herriko kaleetan.