Zortzi positibo berri atzeman dituzte azken orduetan Urola Kostan, horietatik bost Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2020ko uztailaren 29a

Getarian bi lagunek eman dute positibo, eta batek Orion. Azken orduetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 4.849 PCR proba egin ditu Osasun Sailak, eta horietatik 121 lagunek eman dute positibo.

Tantaka-tantaka gora doa koronabirus gaitzarekin kutsatu diren herritarren kopurua. Zarautzen, esaterako, zazpi egun jarraian agertu dira positiboak: lau izan ziren aurreko asteazkenean (uztailak 22), beste lau ostegunean, bat ostiralean, hiruna larunbatean eta igandean, lau astelehenean eta bost atzo. 24 positibo, astebetean. Orion kasu bat egon da azken orduetan, eta hala, astebetean lau izan dira denera. Getarian bi positibo berri atzeman dira, eta astebetean bost izan dira.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan denera 4.849 PCR proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 121 lagunek eman dute positibo. Bizkaian atzeman dira kasu berri gehienak: 62. Gipuzkoan ere Araban baino askoz gehiago egon dira: 46. Hamahiru kasu egon dira, izan ere, Araban.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide