Autobus batek eta kamioi batek elkar jo dute Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2020ko uztailaren 27a

N-634 errepidean izan da, moila parean, eta bi zauritu arin utzi ditu.

08:30ak pasata gertatu da istripua, Ertzaintzak HITZAri jakitera eman dionez. Autobus batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute N-634 errepidean, Zarauzko moila inguruan, lehengo tunelaren parean. Ezbeharrak bi zauritu arin utzi ditu, biak autobuseko erabiltzaileak; hala ere, ez dituzte ospitalera eraman.

Bi ibilgailuak galtzadatik kanpo daude une honetan; 10:30ak inguruan kendu dituzte garabi baten laguntzarekin. Bien bitartean, errei bakarra egon da zabalik trafikoarentzat. Orain, normaltasunez funtzionatzen ari da berriro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide