Lekeition jokatu dira gaur Euskotren eta Eusko Label ligak, eta batean ezusteko handirik egon ez bada ere, bestea gorabeheratsua izan da oso. Emakumezkoetan, Oriok erakustaldia egin du gaur ere, eta lehia estua jokatu ondoren, seigarren bandera etxeratu du.
Gizonezkoetan, berriz, Hondarribira joan da bandera, eta sailkapen nagusian lidertza galdu du Santurtzik, eta Orio bigarren postutik laugarrenera jaitsi da. Urdaibai da nagusi orain sailkapenean, gaur bigarren egin ondoren. Orio zortzigarren sailkatu da gaur, eta Santurtzi hamaikagarren. Lehia estua jokatu dute bi horiek ohorezko txandan.
Zarautz aurreneko txandan lehiatu da, eta emaitza bikaina lortu du, txanda irabazi, eta laugarren sailkatu baita gaurkoan.
Antza, itsaso hobea izan dute aurreneko txandetakoek, ohorezko txandakoek baino. Oriok, gainera, laugarren kaletik egin du arraun, ustez kale zailenetik.
Kontuak kontu, liga bizi-bizi dagoela erakutsi dute emaitzek gaurkoan. Hauek dira emaitza eta sailkapen guztiak:
Lekeitioko Bandera (gizonezkoak)
- 1. Hondarribia: 20:06;14
- 2. Urdaibai: 20:10;48
- 3. Donostiarra: 20:15;92
- 4. Zarautz: 20:20;92
- 5. Ondarroa: 20:21;14
- 6. Zierbena: 20:22;64
- 7. Cabo: 20:25;28
- 8. Orio: 20:29,52
- 9. Ares: 20:30,00
- 10. Kaiku: 20:31,04
- 11. Santurtzi: 20:32,20
- 12. Lekittarra: 21:00,08
Sailkapen orokorra (gizonezkoak)
- 1. Urdaibai: 77 puntu
- 2. Santurtzi: 76 puntu
- 3. Donostiarra: 74 puntu
- 4. Orio: 73 puntu
- 5. Hondarribia: 66 puntu
- 6. Zierbena: 59 puntu
- 7. Cabo: 49 puntu
- 8. Lekittarra: 37 puntu
- 9. Ares: 32 puntu
- 10. Ondarroa: 32 puntu
- 11. Zarautz: 28 puntu
- 12. Kaiku: 21 puntu
IX. Euskotren Bandera (emakumezkoak)
- 1. Orio: 10:50,76
- 2. Donostiarra: 10:54,70
- 3. Hondarribia: 11:15,28