Zarauzko portuko obrak direla eta, N-634 errepidea itxiko dute ostegunean

Mireia Galarza 2020ko uztailaren 21a

Bi noranzkoetan itxiko dute kostako errepidea 10:00etatik 17:00etara. Hori dela eta, ibilgailuek ezingo dute errepidean ordu tarte horretan ibili.

Bi noranzkoak itxita egongo dira.

Zarauzko portuko obrak direla eta, N-634 errepidea itxiko dute ostegun honetan Zarautz eta Getaria artean. Hain zuzen ere, 10:00etatik 17:00etara itxiko dute kostako errepidea bi noranzkoetan, eta ibilgailuek ezingo dute errepidea ordu tarte horretan ibili. 

Otsailean hasi zituzten portuko konpontze lanak, itsas denboraleak moilaren babes hormetako bat zulatu ondoren. Xabier Txurruka alkateak azaldu zuenez, moila abuztuaren erdialdean irekitzea da asmoa, tranpolin zaharra ordeztu eta igeltserotzako eta hargintzako bestelako lan batzuk ere amaitu ondoren. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide