Adinekoak babesteko neurriak hartu dituzte Zarautzen eta Getarian

Onintza Lete Arrieta 2020ko uztailaren 17a

COVID-19 gaitza zabaldu eta aurreneko positiboak agertzen hasi zirenean, argi ikusi zen gizarteko zati zaurgarriena adinekoena dela. Gaitzagatik hildako pertsona asko eta asko adineko egoitzetan bizi ziren; horregatik, hainbat astez itxita egon ziren egoitzak, eta bertako bizilagunak bisitarik gabe eta kalera irteteko aukerarik gabe gelditu ziren. Eguneko zentroak ere itxi egin behar izan zituzten, eta erabiltzaileak beste modu batera zaindu behar izan zituzten senitartekoek.

Azken egunetan berragertu egin da birusa han-hemenka, eta horregatik, zenbait herritan neurri zorrotzak hartu ditu Osasun Sailak. Esaterako, Zarauzko Santa Ana egoitzako egoiliarrek ezingo dute handik atera momentuz, eta Getarian, berriz, itxi egin dute eguneko zentroa. Eguneko zentroko erabiltzaileak zerbitzurik gabe gelditu dira, egoera baretzen den arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide