Zabalik dago berriro Zarauzko Tivoli taberna

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 15a, 17:52

"Prekauzioz" itxi zuten atzo Tivoli taberna, langileetako baten familian koronabirus kasu positiboren bat izan zelako.

Langile horrek negatibo eman du birusaren proban, eta taberna espazio segurua dela baieztatuta, martxan da berriro ere gaurtik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide