Bihar hasiko da Emakumezkoen Frontoi Txikiko XII. Paleta Txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uztailaren 13a

Bi partida jokatuko dituzte bihar Frontoi Txikin, emakumezkoen paleta txapelketako lehen jardunaldian. Lehen norgehiagoka 18:30ean hasiko da.

12. aldiz antolatu du aurten Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Sailak Emakumezkoen Frontoi Txikiko Paleta Txapelketa. Bihar hasiko da lehia, bi partidarekin. 18:30etik aurrera, June Agirrezabalagak eta Leire Merketegik Jone Iruretagoiena eta Mireia Aizpururen aurka neurtuko dituzte indarrak. Horien ostean, Karmele Martinez eta Jone Azkoagak osatutako bikoteak Saioa Iraola eta Maialen Manterolaren aurka jokatuko du.

Astean zehar jarraipena izango du txapelketak, eta finala hilaren 23an, ostegunean, izango da, Frontoi Txikin bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide