Irudietan: Bertso saio berezia, Motxianen eskutik

Aritz Mutiozabal 2020ko uztailaren 10a

Ekitaldi bakarrera murriztu behar izan du aurten Motxian bertso eskolak urtero ospatu ohi duen Bertso Astea. Lege Zaharren enparantzan egin zuten saioan bertso musikatuak eta bat-batekoak entzuteko aukera izan zen. Ekitaldia borobiltzeko, Basarri Bertsopaper Lehiaketako txapela jantzi zioten Haritz Mujika aurtengo txapeldunari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide