Oporrak hartu ditu Arraio Irratiak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uztailaren 7a

Zarauzko irrati libreak amaitu du 2019-2020 denboraldia. Udako atsedenaldiaren ostean, irailean, itzuliko dira berriro ere uhinetara. Bien bitartean, irratian parte hartzeko asmoa eta gogoa dituzten herritarrak animatu dituzte beraiekin harremanetan jartzera.

Ekoizpen propioko bederatzi saio eskaini ditu aurtengo denboraldian Arraio Irratiak: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula, Atalka, Bapateko Unibertsoa, Galde Debalde, Ithaka Ukatuz, Izerditan Blai, Zaratazarautz, Kosta Kasta eta Orokieta Irratia. Askotariko gaiak landu dituzte saio horietan guztietan, eta, orain, uda garaian, atseden hartuko dute. Irailean berriro itzuliko dira uhinetara, FM-ko 99.3ra. Dena den, inork irratian lagundu edo parte hartu nahiko balu, Arraiokideekin harremanetan jartzeko deia luzatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide